XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) naigabetu zaituten lagunak samurr-samurr besarkatzeko atzerakuntzik eztezu, ez eta orretarako nazkarik ere.
Jauna, oyetako bat ni naiz; baña zure Biyotzaren errukitasun samurrari esker-txarrez erantzun diyot, eta damu-damuturikan nago.
Damutasun au samurr-samurr artu, Jauna.
ESKARIYA.¡Jesus-en Biyotz errukitsu! nizaz kupitu zaite, ta nere eskergabekeriyaz ez oroitu.
Zure errukitasun agorr-ezak
Errukitasun samurr orrengatik Zurekiko adiskidetasunean nagoala uste det.
¡Nere Jesus gozo-gozo! neri orrela laguntzen jarraitu!.
Zure Biyotz kupidatsurentzat berriz esker-txarreko ez izateko bear bezelako argitasun eta laguntza indazu.
Berriz zure kaltez asiko banintzake, Zure barkapenerako esku-biderik beñere izango ez nuke.